XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Ez da hamabi urteko neskatorik hogetabostetan jakin ohi dena ez dakienik; deabrua eta ohitura bait zaizkie maisu eta aholkulari, eta hauek ordu betean irakasten diete urte betean ikasi behar luketena.

Ijito-nexkak, esaten ari zitzaien honekin, txunditurik zeuzkan entzuleak, eta, jokuan ari zirenek eskupekoa eman zioten, eta jokuan ari ez zirenek ere bai.

Atsoaren itxulapikoak hogetamar erreal bildu zituen, eta eztei egunean baino aberatsago eta alaiago, bere bildotsak aurretik zeramatzala, Teniente jaunarenera joan zen, jaun eskuzabal haiei atsegin ematera bere taldearekin beste batean etortzekotan.

Tenientearen emazte Klara andereak jasoa zuen ijito-neskak haren etxera joatekoak ziren albistea; eta, bera, bere mirabeak eta etxekoandreak, agure erkindua eguberriko eguzkiaren irriki ohi den eran, zegozkien zai, auzoko andere baten etxetiarrekin batera; Zoramen ikusteagatik han bildu bait ziren denak.

Ijito-neskak sartu ziren bezain laister, suzia argi apalagoen artean agertu ohi denez azaldu zen Zoramenen dizdira beste guztien artean; beraz, laisterka joan zitzaizkion denak: besarkadan lotu zitzaizkion batzu, besteak so geratu; bazen bedeinkazioka hasi zenik, bai goraipalerik ere.

Zera ziotsan Klara andereak: (...).